Amara Berri Mendizmendi

[rev_slider sliderMendiz]

Amaraberrimendizmendi Amara Berriko mendiko taldea da. Bertan gure eremu geografikoko mendietara (edo haratagokoetara) irtenaldiak gauzatzen dira, beti ere famili-giroan eta haurrentzako egokiak diren ibilbideekin.

Txango bakoitza bakarra da, nahiz eta denak igandeetan gauzatu. Goizeko ibilaldiari bazkariak eta jolasetarako arratsatsalde dibertigarriak jarraitzen diote. Batzuk lineaz kanpoko autobusez egiten dira, besteak norberaren ibilgailuaz eta garraio publikoaz.

Hiruzpasei irtenaldi egiten ditugu ikasturte bakoitzean eta interesgarriak izateaz saiatzen gara, detaileak zaintzen, sare sozialak erruz erabiliz eta mendira eta izadira familiak ekarriz, bai ohitura dutenak bai nolabaiteko kuriositatea dutenak ere. Irtenaldi bakoitzean sarien zozteta eta guzti!

Halaber, udaberrian argazki-lehiaketa antolatzen dugu, sariak ikasturte amaierako jaian ematen ditugularik.

Informazio gehiago

Amaraberrimendizmendi sare sozialetan:

Amaraberrimendizmendirako kontaktua: abgamaraberrimendizmendi@gmail.com

Informazio gehiago: http://amaraberrimendizmendi.blogspot.com.es/

Parte hartu

Guraso Elkartearen informazioa jaso | Recibir información de la AMPA




Parte hartu nahi dut | ¡Quiero participar!




Beste atalak

Elkartasuna

Eskolaz kanpoko ekintzak

Euskara Batzordea

Jaiak

Guraso eskola

Haur danborrada

Helduen danborrada

Haurtzaindegia

Udalekuak

Zinema