Zer da?

Elkartasuna Batzordetik hainbat ekimen egiten ditugu eskola komunitateak gai ezberdinak ezagutu ditzan, giza eskubideen ikuspegitik eta proposatutako jardueren bitartez. Proiektu dinamikoak sortzen dira kultura aniztasuna, ingurumen jasangarritasuna eta genero berdintasuna barne hartzen dituztenak.

Jarduera hauen asmoa da:

  • Balioak lantzea gure komunitatea kohesionatzeko
  • Bestelako errealitateekiko kontzientzia sortzea
  • Desberdintasunen aurka borrokatzeko hausnartzea.

Jarduerak

  • Hitzaldiak “No es Broma es Racismo” (“Ez da txantxa arrazismoa da”)
  • Donostian egoitza duten GGKEek egiten dituzten garapenerako lankidetzako edo laguntza humanitarioko proiektuak babestea.
  • Genero berdintasuna sustatzeko ekintzak
  • Data bereziak gogoraraztea jatorri, arraza, etnia edo identitateagatiko desberdintasunei aurre egiteko, besteak beste.
  • Kulturartekotasunaren alde dantzatzen dugu: dantza familian 15 egunetik behin.
  • ONGI ETORRI eskolara proiektuari laguntza eta artikulazioa