AMPA Amara Berri
Nortzuk gara?
AMPA CEP Amara Berri LHI Ikasleen Gurasoen Elkartea gure seme-alaben eskolako Guraso-Elkartea da. Hemendik, eta denon artean, kudeaketa partizipatiboa, konstruktiboa eta solidarioa sustatzen dugu, eskola ingurunean txertatzen dugu eta prestatzen gara/ikasten dugu.
Presidentea – Noelia Sáenz de Samaniego
Idazkaria – María Díez de Ulzurrun
Diruzaina – Amaia Urteaga
Presidenteordea – Iñaki Borge
Batzordekidea – Juanjo Arrieta
Batzordekidea – Iñaki Munain
Batzordekidea – María Elena Cheng
Batzordekidea – Anabel Ruiz
Batzordekidea – Blanca Gutiérrez
Batzordekidea – Amaia González
Batzordekidea – Álvaro Macías
Batzordekidea – Martín Larumbe
Gurasoen lekukotzak
Nire alabak ama ikusi du ikarasleekin eta gurasoekin lan-taldean, denak batera. Konturatu gabe eskola, berarentzat, etxearen hedapena bezalakoa da.
G.E.an egoteak entzutearen garrantzia ikustarazi dit: aitei, amei, irakasleei... ederra da beraien lanarengatik irakasle askok duten grina ikustea bai eta lan horretan jartzen duten maitasuna eta ardura ikustea ere.
G.E.an izan dudan parte hartzearekin, halaber, nire seme-alabek gizartean bestelako modua eragiteko ezagutu dute: batasunak indartzen gaituela eta, ondo bilatuta, borrokarako balio diezazukeen pertsona hori ez dagoela urruti.
G.E.an aktiboki parte hartzea ahalegin handia da, egia. Baina urteak igaro ondoren eman dudana baino gehiago jaso dudala ikusten ari naiz. Ahaleginaren emaitza ikustean badakizu merezi duela.
Ohorea da niretzak Guraso Elkarteko partaidea izatea. Nire semearen hezkuntzan murgiltzea da eta, pertsonalki, aberasgarria suertatu zait iritziak, ideiak eta proiektuak beste gurasoekin partekatzea.
G.E.an egoteak nire alabaren hezkuntzarekiko jarrera aktiboa izatea dakar: ahalegina eskatzen du baina merezi du eta oso atsegingarria. G.E.ri esker eskola proposatzen ditugunetararako irekia dagoela ikus dezakegu eta hori oso positiboa da
Gure seme-alaben eskolako guraso-elkartearekin lan egitea seme-alabei eman diezaiekezun jaraibiderik hoberena dela ikas dezaten, etorkizunerako, zerbait nahi badute lortu edo hobetu beraiek eta ez beste inork ekin beharko diotela.
G.E.n parte-hartzea benetako pribilegioa da niretzat: ezagut dezakegun jende onarengatik eta gure seme-alabei pertsona hobeak izaten irakatsiko dien komunitatea osatzea baimentzen didalako.
G.E.an egoteak nire alabaren hezkuntzarekiko jarrera aktiboa izatea dakar: ahalegina eskatzen du baina merezi du eta oso atsegingarria. G.E.ri esker eskola proposatzen ditugunetararako irekia dagoela ikus dezakegu eta hori oso positiboa da.
Parte hartu!
GE.ko bilerak
GE.ko parte aktiboa izan nahi baduzu, Morlansko Amara Berri eskolan hileroko bigarren asteazkenean 19:00etan antolatzen ditugun bileretara etor zaitezke edo uneko parte hartzeak nahiago badituzu egokiagoak dituzulako, behean aurkituko duzun inprimakiaren bidez izena eman dezakezu zeure burua boluntario moduan eskaintzeko GE osatzen duten sailetariko batetan.
Zuk aukeratu, zure zai gaude!