2016-2017 Ikasturtearen amaiera festa

Map Unavailable


10/06/2017
10:00 am - 4:00 pm


Aurten Ikasturtearen Amaiera Festa, Olaetan burutuko dugu, ekainaren 10an, larunbata. Errefuxiatuen alde Greziako Chios uhartean diharduten Zaporeak’en proiektu solidarioarekin bat egingo dugu.

Pintxo-pote Solidarioa

Hori bultzatu nahi duzuen AMARA BERRIko gurasoek, ikasleek eta lagunek jarraian aipatzen ditugun moduetan egin ahal izango duzue:

Pintxoak, kanapeak, banderillak, zizka-mizkak, bizkotxoak, cup cakeak, gozoak eta era guztietako gutiziak zerbitzatzeko erraz eta eroso anoatan prestatuta (gutxienez 12) ekarriz: zotzez ogian itsatsita, laukitxoetan banatuta, ez itzultzeko ontzietan….

1 euroko txartelak erosiz saltokian pintxoa, anoa edo edaria* erosteko (*edariak edalontzi berrerabilgarriez emango dira. 1 euro jarri beharko duzue berme gisa eta ematerakoan bueltatuko dizuegu).

Ordubete baino luzeagoak izango ez diren txandetan parte hartuz zerbitzatzeko eta horra hurbiltzen den orori artatzeko jarriko den barran.

Edota ekonomi-ekarpenak eginez saltokian txartelak ordainduz baina erosketak egiteko erabili gabe, ekarpen gisa soil-soilik.

Sukaldaritzako gutiziak ekarriz parte hartuko duzuenek, eskolako jan-gelan eman beharko dituzue. Bertan beste boluntario batzuk egongo dira jasotzeko 09:00etatik 13:00etara bitarte. Era berean izena hartuko zaizue, lagundu duzuen guztien artean goiza amaitzean egingo den zozketan parte hartu ahal izateko.

Benetako saria, azken finean, kausa on bat lagundu ahal izatea izango da; baina, gainera, Donostiako eta inguruetako hainbat erakundek. klubek, dendek… emandako opariak zozketatuko ditugu. Hauek ere parte hartu nahi izan dute gure txiki-handi proiektuan Pintxo-pote Solidarioa antolatzerakoan ZAPORE-PROIEKTUAren alde.

Paella Solidarioa

Zuen gustukoa izatea espero dugun beste berrikuntza bat ere badugu: pik-nik famili artean Paella Solidarioaz ordeztu dugu. Paellas en Vivo – Arraun Euskadi taldearekin egongo gara eta animatzen den ororentzat paella erraldoia prestatuko dute.

Festaren jarduerak eta sari-banaketa bukatu ondoren, mahaiak prestatuko ditugu denon artean jolas tokian, goizean zehar prestatzen ikusiko dugun paella dastatzeko. Edariak, eta azkenbururako gutiziaren bat ere, Pintxo-poterako egokitutako eremuan erosi ahal izango ditugu.

Irakasle erretiratuak

Festaren barruan, aurten erretiroa hartuko duten irakasleei aipamen berezia egingo zaie.

Behar ditugu BOLUNTARIOAK

Ekainak 9, ostirala
16:30: Olaetako jolas tokian karpak, mahaiak eta abar jartzeko.

Ekainak 10, larunbata
8:45: jolas tokiaren atondua amaitzeko

10:00-13:30
Tailerretan laguntzeko
Barrako txandak: Pintxo-Pote Solidarioa.
Txartelak banatzeko txandak: Paella + Pintxo-pote + edalontziak.

10:00-11:30: Marrazketa lehiaketan laguntzeko
13:00: Paella Solidarioa hartzeko mahaiak prestatu
16:00: Jolas tokia garbitu eta Festa Amaiera

Aritu gurekin denona eta denontzako festa izan dadin! Guk ere gozatu nahi dugu. Zuen zai gaude!

Ekitaldi guztiak ikusi