Haur danborrada

[rev_slider sliderTamborradaInfantil]

1989ko urtarrilan, hainbat guraso baliabide gutxirekin danborraren abenturari ekitea erabaki zuten; eta bi aldiz pentsatu gabe zozketa antolatu zuten txartelez bi miloi pezeta lortzeko asmoarekin. Gure eskolako familia askoren gogoaz eta esfortzuz ia miloi bat pezeta garbia atera zen eta horri esker Amara Berriko 99 haur parte hartu ahal izan zuten lehenbiziko aldiz 1989ko danborrada hartan.

Gaur ehunka haur jotzen dituzte danborrak eta barrilak Amara Berriren banderaren atzetik; zalantzarik gabe Donostiako haur eta helduentzat ludiko eta historiko gertaerarik garrantzitsuenetariko bat. Guraso batzorde horrek ez du egun hori sekulan ahaztuko… zaila izan zen ailegatzea baina, ezbairik gabe, merezi izan duena haurren eta helduen grina ikusteko urtarrilaren 20ean.

Ondo asmatuko duzuen moduan 1989ko guraso horiek ez dira orain Haur Danborrada antolatzen ari. Egungo Haur Danborrada gaurko ikasleen gurasoek bultzatua da. Talde honek urtero odol berria sartzea beharra du: ikasteko eta, gero, kudeatzeko. Horrexegatik, ahal duzuen horiek eta Amara Berriko ikasleek Danborradan parte hartzeko desioa duzuen horiek parte hartu talde ikaragarri honetan.

Jantzi protokoloa

Haurrek behar bezala janzteko ager daitezen jakin behar duzun guztia.

Ikus egitaraua

Haur danborradaren estatutoak

Estatutoak jeitsi

1. Konpainia – Ferrerías

Ferrerías Zirkularrak

Jaso haur danborradaren zirkular guztiak emailez

OLAETAKO PARTE HARTZAILEEN IZEN EMATEA

Datak

Haur danborradaren agenda kontsultatu: plazen zozketa, entseguak eta abar.

Haur Danborradaren Egutegia

2. Konpainia – Morlans

Morlans Zirkularrak

Jaso haur danborradaren zirkular guztiak emailez

MORLANS-EKO PARTE HARTZAILEEN IZEN EMATEA

Datak

Haur danborradaren agenda kontsultatu: plazen zozketa, entseguak eta abar.

Haur Danborradaren Egutegia

Informazio gehiago

Haur danborradako kontaktua: abghaurdanborrada@gmail.com

Parte hartu

Guraso Elkartearen informazioa jaso | Recibir información de la AMPA

Parte hartu nahi dut | ¡Quiero participar!

Beste atalak

Mendiz Mendi

Elkartasuna

Eskolaz kanpoko ekintzak

Euskara Batzordea

Jaiak

Guraso eskola

Helduen danborrada

Haurtzaindegia

Udalekuak

Zinema