Amara Berri Krossa, lasterketa solidarioa

Map Unavailable


26/03/2017
11:00 am - 1:00 pm


Aurten Amara Berri Krossaren 29. edizioa, lasterketa solidario izango da: jaki bilketa proposatu nahi dizuegu Zaporeak proiektuari laguntzeko

Datorren martxoaren 26an, Amara Berriko 29. Krosa egingo dugu goizeko 11:00etatik aurrera, Anoetako Estadioaren inguruan. Zuen seme-alabek parte hartu ahal izateko, nahikoa izango da beraien Gorputz Heziketako irakasleari izena ematea.

Aurreko urteetan bezala, gurasoek ere parte har dezakezue Krosean. Izena emateko Fernando Artolari, kirol koordinatzaileari, telefonoz deitu (943 45 65 54) edo posta elektronikoa bidali. kirolak@hezkuntza.net

Aurreko urteetako esperientzian oinarrituta, ezinbestekotzat jotzen dugu guraso-talde baten laguntza, bai aldez aurreko antolakuntzan bai krosaren egunean.

Lasterketa solidarioa

Aurten, Amara Berri Krossaren 29. edizioa, LASTERKETA SOLIDARIOA izango da. Elkartasuna Sailetik JAKI BILKETA proposatu nahi dizuegu ZAPOREAK proiektuari laguntzeko. Oraingo honetan hauxe eskatu digute:
– Kontserba-poteak, kristalezkoak nahiago
(babarrunak, txitxirioak, barazkiak…) txerrikirik gabe.
– Kontserbak oliotan (atuna, sardinak…)
– Olioa – Arroza – Pasta – Zerealak

Krossaren egunean, lasterketarako dortsala jaso beharko duzuen mahaiaren ondoan, jakiak jasotzeko tokia jarriko dugu eta, era berean, kutxatxoak diru ekarpena egin ahal izateko nahiago baduzue..

– Mailak eta ordutegia ikusi

Ekitaldi guztiak ikusi