Mugitu Amara Berriko haurrek mugikorrari ematen dioten erabilerak kezkatuta sortzen den guraso ekimena da.
Oinarriak
Epaiketarik gabe:
Ez gara aditu-talde bat bezala sortu, guraso kezkatuak bezala baizik, ulertzeko eta partekatzeko nahi berdinarekin. Guztiok dugu lehentasun berdina: gure seme-alaben ongizatea.
Familiaren erabakiak errespetatu:
Familia bakoitza bakarra da, eta hemen ez diogu inori esan nahi zer egin behar duen. Aitzitik, guztiontzat lagungarri izan daitezkeen informazio eta esperientziei buruz elkarrekin hausnarketa egitea bilatzen dugu.
Aniztasuna baloratzen dugu:
Ez dugu uste erantzun zuzen bakarra dagoenik, ezta ere arlo honetan jarrera etiko hobeak daudenik. Gure helburua elkarri entzutea eta ikastea da, errespetuz eta era irekian.
Gure helburuak
Bi helburu nagusi:
- Haur edo gazteei mobilak ematea atzeratzea.
- Haur eta gurasoek mobilen eta hauen aplikazioen arrisku eta funtzionamenduari buruzko prestakuntza egokia jasota, haurrak mobilak jasotzeko prestatzea.
Eta gurasook haurren eredu baikara.
- Askotan kanpoko presioengatik ematen diegu haurrei mobila. Ez dadila azkena izan, ez dadila kanpoan geratu, ikas ditzan nik ulertzen ez ditudan teknologia berriak.
- Mobila ematea atzeratzeko gurasoen arteko koordinazioa funtsezkoa da.
- Bestalde, mobila ematea atzeratzea alferrikakoa da gazteak mobila jaso eta erabiltzeko prest ez badaude. Honatarako, funtsezkoa da haurrek mobilei eta honen aplikazioei lotutako arrisku eta onurak ezagutaraztea.
Hontarako, haurrak eta gurasoak prestatzea ezinbestekoa da.
Antolakuntza
Mugi-Tuko talde eragilea 8 pertsonak osatuko genuke, Morlans eta Ferreriaseko gurasoen pareko representazioarekin.
Talde honen bidez Amara Berriko gurasoak koordinatu nahi ditugu mobilak haurren bizitzan sartzea era egoki batean egiteko.
Gure proposamena Morlans (+Urbieta) eta Ferreriaseko (+Loiola +Salaberria) kurtso eta lerro bakoitzeko guraso talde bat sortzea da, talde horiek kudeatzeko arduradun bat izendatuz.
Leave A Comment