Zer da?
Kudeaketa batzordetik, gainontzeko batzordeen lana koordinatzeko eta errazteko egiten dugu lan, batez ere funtsezko bi helbururekin:
AMPAren komunikazioaren hobekuntza eta egonkortasun ekonomikoa.
Komunikazioa
Batzorde hau Amara Berri ikastetxeko ikasle eta guraso elkartea kudeatzeko eta gaurkotzeko beharretik sortu da. Horretarako honako puntu estrategikoak lantzen ditugu:
- Webgune hau garatu eta gaurkotu, familien komunikazio ardatz eta elkargune bihurtzeraino.
- Familiekin partekatzen den informazioa arrazionalizatu, AMPAk dituen helburuekiko bateratasuna eta eraginkortasuna bilatuz.
- Ikasgelako ordezkarien eta eraikineko arduradunen sarea sortzea eta sendotzea, familiekin komunikazio pertsonalizatuagoa eduki ahal izateko eta haien kezkak elkartearen eguneroko kudeaketara hurbildu ahal izateko.
- AMPAren jarduerak kanpoan duen proiekzioaren kudeaketa.
Kudeaketa ekonomikoa
Diruzaintzak, AMPAren eta, beraz, batzorde guztien kudeaketa orokorrari eragiten dio. Kudeaketa batzordearen beste eginkizun nagusietakoa da. Elkartearen egonkortasun ekonomikoaz gain, gastuan koherentzia mantentzea du helburu, urteko aurrekontuak bazkide gehienei eragingo diela bermatzeko.
Proiektuak
Kudeaketa-batzordetik IGEari hainbat ekimen aurkezten dizkioten ikasleen gurasoengandik sortzen diren hainbat proiektu babesten ditugu.