IGEren kuotaren kargua

2018ko otsailean hasieran urteko kuota kargatuko zaizue kontuan. Kuota honetaz IGEk ekitaldi guztiak finantziatu egiten ditu, bestela ordaintzen diren Danborrada,

Eskolaz-kanpokoak eta Udalekuak salbu. Kopura 23 eurokoa da familiako, matrikulatuta dauden haurren kopurua kontutan hartu gabe. Ordainketa EZ DA DERRIGORREZKOA: kuota ordaindu ala ez haurrek eta familiek parte hartu ahal izango dute ekitaldietan, berdin berdin. Kontuan zorduntzen da biderik onena delako ordaindu nahi duen guztiek ordaintzeko, eta zientifikoki dago frogatuta 😉

Baina EZ BADUZUE ORDAINDU NAHI, EZ BUELTATU ORDAINAGIRIA oso garestia gertatzen zaigulako. Kuota ordaintzerik ez duzuenok eskolara deitu FALTARIK GABE lehen baino lehen (943458550) eta inolako adierazpenik eman gabe, IGE kuota ez kargatzeko esan. Eman beharko duzuen datu bakarra ikaslearen izena da, zeini ez zaion kobratu behar jakin dezaten. Ea guztion artean bankuak bereganatzen dituen altuegiak eta beharrik gabeko itzulpeneko gastuak errotik kentzea lortzen dugun.