Zer da?
Urtean zehar, Amara Berriko Guraso Elkarteak hainbat festa eta ekitaldi antolatzen ditu ikastetxean, ikastetxeari laguntzeko eta txikiekin egun seinalatuetan gozatzeko.
Ekitaldi eta ospakizun nagusien artean daude:
- Urte bukaerako txistorrada, San Tomas eguna dela eta.
- Gau beltzeko festa
- Inauteriak ospatzeko txokolatada
- Ikasturte amaierako jaia.
- Olentzero eta Mari Domingiren ibilaldia
- Danborrada
Santo Tomas eguneko Txistorrada
Santo Tomás egunean Olentzero eta Mari Domingi haurrak bisitatzen dituzte. Eta Gurasoen Elkarteko zenbait kidek txistorra banatzen dute Amara Berriko eraikin guztietan.
Gau Beltzeko Festa
Urriaren 31n, Gau Beltza dela eta, lehen aldiz antolatu dugu kultura eta partaidetza anitzeko festa bat. Festa honetan haurrek kultura eta tradizio ezberdinak ezagutzen dituzte eta familiek elkar ezagutzeko aukera dute.
Inauteritako txokolatada
Inauterietan Gurasoen Elkarteko zenbait kidek txokolatea eta bizkotxoak banatzen dituzte Amara Berriko eraikin guztietan eskola orduetan.
Arratsaldean berriz musika eta ekitaldiekin ospatzen da bai haurrentzat eta baita gurasoentzat ere.
Ikasturte amaierako jaia
Ikasturte amaierako jaian guraso askok hartzen dute parte. Eta baita zenbait batzorde ere.
Ikasturte bukaerako asteburu batean ospatzen da, haurrentzako ekintzak daude, eta gurasoen laguntzarekin postuak, pintxoak eta bazkaria prestatzen da. Aurrerago azalduko dugun bezala, azken hauek helburu solidarioarekin.
Danborrada
Danborrada urtarrilaren 20an Donostiak bere zaindariaren eguna ospatzen duen jaia da.
Gaur egun ehunka haurrek jotzen dituzte danborrak eta upelak Amara Berriko banderaren atzean, zalantzarik gabe Donostiako haur eta helduentzako ekitaldi ludiko eta historiko garrantzitsuenetako bat.
Haur danborrada gaur egungo ikasleen gurasoek bultzatzen dute eta bi konpainia ditu: Morlans eta Ferrerías.