Zure mozorrorik onena Ihauterietako txokolatadan!

Map Unavailable


24/02/2017
4:30 pm - 5:30 pm


Bost egun koloretsuak, giro onekoak eta… josteta handiak. Hauxe ekarriko digu berriro Ihauteria festak, Donostian astebete izango duguna, hurrengo otsailaren 23an hasita eta martxoaren 1a bitarte.

GE.tik ez dugu Ihauteria ondo baino hobeto gozatzeko aukera pasatzen utzi nahi. Horretarako, otsailaren 24ean, ostirala, txokolatada antolatu dugu Amara Berrin eta denak zaudete gonbidatuta: gurasoak, irakasleak, ikasleak, eta abar… Guk txokolate ona eta beroa jarriko dugu dagokion bizkotxoarekin batera; zuek ondo pasatzeko gogoarekin etorri beharko duzue, bai eta, zergatik ez, zuen mozorrorik onenak erakusteko.

Urbieta

Urbietako txikiek irten baino zertxobait lehenago hartuko duten arren, 16:30tik aurrera bila doazen senideek eta zaintzaileek txokolatea izango dute. Morlansen anai-arrebak edukitzeagatik lehenago ateratzen diren haurrek beste zentro horretan hartu ahal izango dute, bai eta laguntzaileek ere, jakina

Loiola

Loiolako txikienek ere eskola-orduetan izango dituzte txokolatea eta bizkotxoa. Gurasoek eta zaintzaileek Olaetan edo Morlansen hartu ahal izango dute nahi izanez gero.

Salaberria

Salaberriako ikasleek handiekin meriendatuko dute Olaetan edo, nahiago badute, Morlansen 16:30tik aurrera.

Morlans eta Olaeta

16:30tik aurrera guztientzak izango da txokolatea eta 18:00 arte ordu honetan patioak itxiko baitira.

Gainera, ekologia eta birziklaia tankerako baloreak ere sustatu nahi ditugu eta, aurten, edalontzi berrabilgarriak erosi ditugu eskolan antola daitezkeen hurrengo jaietan ere erabiltzeko modukoak izango direnak. Horrexegatik, zera nahi dizuegu eskatu: behin txokolatea amaituta, utzi itzazue basoak jasotzeko jarriko ditugun edukiontzietan. Mila esker laguntzeagatik.

Ekitaldi guztiak ikusi