Txokolatada 2016

Map Unavailable


05/02/2016
4:30 pm - 5:45 pm


txokolatada 2016

OTSAILAK 5 OSTIRALA 16h30 MORLANSen eta OLAETAn TXOKOLATADA 2016

Txokolatada 2016

Datorren ostiralean, otsailak 5, Inauteriak ospatuko ditugu eskolan eta ohikoa denez GE.k txokolate beroa bizkotxoekin hartzera gonbidatzen zaitu.

* URBIETA: Urbietako txikiek irten baino zertxobait lehenago hartuko duten arren, 16:30tik aurrera bila doazen senideek eta zaintzaileek txokolatea izango dute. Morlansen anai-arrebak edukitzeagatik lehenago ateratzen diren haurrek beste zentro horretan hartu ahal izango dute, bai eta laguntzaileek ere, jakina.

Momentu honetan zentro horretako guraso bakarra apuntatuta dugu laguntzeko eta ez dakigu zer egin. Norbait gehiago behar dugu zerbitzari lanetan ibiltzeko eraikin horretarako txokolatea enkargatu baino lehen. Lan dibertigarri hori bete nahi duenka posta elektroniko honetara jakinaraz dezala:amaraberrigurasoak@gmail.com

* LOIOLA: Loiolako txikienek ere eskola-orduetan izango dituzte txokolatea eta bizkotxoa.
Gurasoek eta zaintzaileek Olaetan edo Morlansen hartu ahal izango dute nahi izanez gero.

* SALABERRIA: Salaberriako ikasleek handiekin meriendatuko dute Olaetan edo, nahiago badute, Morlansen 16:30tik aurrera.

 
* MORLANS  eta OLAETA: 16:30tik aurrera guztientzak izango da txokolatea eta 17:45 arte ordu honetan patioak itxiko baitira.

Bi eraikinetan txokolatea zerbitzeko boluntarioak eskertuko ditugu. Egiteko prest daudenek zentro bakoitzeko jangelan aurkeztu behar izango dute.

Eraikin guztietan laktosa jasaten ez dutenentzako txokolatea izango dugu, horrela nahi baduzue eskatu.

Ezetz mozorrotuta agertu!! 😉

Ekitaldi guztiak ikusi