SANTO TOMAS EGUNA

Map Unavailable


21/12/2019
Egun osoa/Todo el día

No Categorías


Iaz, Amara Berri Auzo Elkarteak proposatuta eta festa auzoetara gerturatzeko asmoarekin, beste elkarte batzuekin batera Santo Tomaseko feria hemen, gure auzoan, antolatu genuen.
Aurten berriro ere elkartzea eta elkarlanean jarraitzea proposatu digute.
Ideia bikaina da! Iazko arrakastak eta auzotar askok emandako eskerrak animatu gaitu feria berriro antolatzera, oraingoan eskarmentu handiagoarekin.

Jarduera honen helburuak:

– Eskola auzora irekitzea.
– Gure adeitasuna eta trebetasuna erakustea.
– Gure bizilagunekin eta haientzako elkarlanean aritzea.
– Horretaz gain, Elkarte baterako dirua biltzea eta haren jarduera eta helburuak aditzera ematea.

—>>>> eta batez ere, ongi pasatzea!!!

Itxura ona du, ezta?


Amara Berri Guraso Elkarteko hiruzpalau gurasok antolatuko dugu azpiegitura: materiala, produktuak, txandak… Zuri denbora piska bat eta gogoa besterik ez dizkizugu eskatuko. Elkartuko zara gurekin?


Txistorra postu bat jarriko dugu Armerien Plazan (Olaeta Plazaren atzealdean), bertan beste elkarte eta merkatarien postuak ere egongo dira.

Trikitrixa, musika, abereak, artisautza postuak, produktuen salmenta eta hainbat txistorra postu izango ditugu. Gainera 5. eta 6. mailako ikasleek txorimalo lehiaketan parte hartuko dute. 

Dena prest dugu: erosketa eginda, mahaiak ateratzeko prest, sukaldea kea dariola…
Falta zaigun bakarra zure laguntza da.


✅ Bolondresak behar ditugu Amara Berri Guraso Elkarteko postuarako.

Bi orduko txandak egingo dira,
10:00etatik  20:00ak arte. 

✅ Laguntzaileak ere beharko ditugu postua jartzeko
8:30etik 10:00etara.

Eta jasotzeko 20:00etatik 21:00etara


Etor zaitez ondo pasatzera eta kausa on batengatik lan egitera.

Animatzen bazara bidali whp mezu bat 657739875 zenbakira edo e-mail bat ultzurrun@yahoo.es helbidera eta adierazi:

– Izena 

– ☎ telefono zenbakia eta
–  libre daukazun ordutegia

Etortzea espero dugu…
eta badakizu!!

Ekitaldi guztiak ikusi