Sahararen aldeko XIV. Euskal Karabana: piztu Itxaropena

Map Unavailable


25/01/2018 - 05/02/2018
Egun osoa/Todo el día


Urtero Saharako jendearentzat laguntza ezberdinak eskaintzen duen Sahararen aldeko karabanaren kanpinaren barne, AMARA BERRIKO GURASOE ELKARTEtik berriro ere elikagai eta higiene produktuen bilketa bat antolatu dugu.

Babes-egoeraren eta inguruko egoera berezien ondorioz, Tindufeko (Aljeria) Saharar errefuxiatuen kanpamenduen biziraupena kanpotik iritsitako laguntzaren menpe dago. Egoera ezberdinak direla medio, elikagaien kasuan ez dago ziurtaturik nahiko janari egongo denik ezta garaiz iritsiko denik, horrek, egoera gogorrak suertaraziz.

Urtarrilaren 25tik, osteguna, Otsailaren 5era arte, astelehena, kutxa batzuk jarriko ditugu Urbieta, Morlans, Salaberria eta Olaetako eraikinen sarreratan, bertan zuen ekarpena egin dezazuen.

Elikagaiak: arroza, pasta, azukrea, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan.
Higiene produktuak: konpresak.

Ekitaldi guztiak ikusi