PIZTU ITXAROPENA

Map Unavailable


13/01/2020 - 23/01/2020
12:00 am


XVI. Sahararen aldeko euskal karabana

Saharako herritarrentzat urtero-urtero hainbat motatako laguntza eskaintzen duen Sahararen Aldeko Karabanaren harira, *AMARA BERRIKO GURASOEN ELKARTEAK* janaria eta higiene produktuak biltzeko ekimen bat antolatu du.
Inguru horretako bizi baldintza bereziak direla eta, Tindoufeko (Algeria) iheslarien eremuetan bizi diren pertsonen biziraupena kanpoko laguntzaren mende dago ia erabat. Elikaduraren kasuan, eta hainbat egoera direla medio, ez da beti bermatuta egoten hara iritsiko denik edo behar besteko erregulartasunez iritsiko denik, ezta behar adina elikagai izango denik ere, eta horregatik, gabezia egoerak eta atzerapen handiak gertatzen dira.
*Urtarrilaren 13tik 23ra bitartean* kutxak jarriko ditugu Urbieta, Morlans,  Salaberria eta Olaetako eraikinen sarreretan, Saharara bidaltzeko gauzak sar ditzazuen bertan.
*Elikagaiak*:
arroza, pasta, azukrea, lekaleak,
atuna eta sardinak oliotan.
*Higiene produktuak*:
konpresak
Mila esker
SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA

SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA

Ekitaldi guztiak ikusi