Parketarrak maiatzan

Map Unavailable


08/05/2017
5:30 pm - 6:30 pm


 

Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Morlans-eko euskara batzordeak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dugu martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu.

Horretarako, maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Leire plazan parkean jolas saioak burutuko dira.

ZABU ZIBU: 17:30-18:30etara; 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea. Eguraldi txarra eginez gero, aterpean egingo dugu.

TXIRRINTXON: 17:30-18:30etara; 6-9 urte bitarteko haurrentzat.

Ekitaldi guztiak ikusi