Parketarrak martxoan

Map Unavailable


08/03/2018 - 22/03/2018
5:00 pm - 6:00 pm


Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Berritsu Amara Berriko euskara batzordeak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dugu martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu.

Horretarako, martxoaren 8an, 15ean, eta 22an, Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Olaeta plazan jolas saioak burutuko dira. Euria eginez gero, aterpean burutuko dira. Hauek dira burutuko diren bi programak:

ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara; 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea.

TXIRRINTXON: 17:00-18:00etara; 6-9 urte bitarteko haurrentzat.

Morlansen era bueltan izango dira Parketarrak, martxoko lehenego 3 astelehenetan 5:30tatik 6:30tara Leire plazan.
Gozatu eta jolastu txikienekin euskaraz!

*Donostiako beste auzo bateko ordutegiak ikusteko:http://www.urtxintxa.eus/zerbitzu-orrialdeak/parketarrak/

Ekitaldi guztiak ikusi