Parketarrak

Map Unavailable


11/03/2016
5:00 pm


PARKETARRAK KARTELA AMARA-1

Guraso agurgarriak,

Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Berritsu – Amara Berriko Euskara Batzordeak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dugu martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, otsailaren 25ean eta martxoaren 3an, 10ean eta 17an, jolas dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira Merkatari Etxebarri Plazan. Otsailaren 26ean eta martxoaren 4ean, 11n eta 18an aldiz, Araba Parkean burutuko dugu Hauek dira burutuko diren bi programak:

ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo dugu. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea.

TXIRRINTXON: 17:00-18:00etara 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo dugu.

OSTIRALETAN: Zabu Zibu 17:00-18:00. Ez da Txirrintxoneko saiorik burutuko. Eguraldi txarra eginez gero, Sahatsaren Plazan egingo dugu.

Anima zaitezte! Bertan egongo gara zuen zain!

Ekitaldi guztiak ikusi