Paellada solidarioa

Map Unavailable


10/06/2017
Egun osoa/Todo el día


Aurten Ikasturte Amaierako Festa Olaetan izango dugu, larunbatean ekainaren 10ean. Egitaraua helarazteko moduan aurki egotea espero dugu bai eta gurekin lan egiteko anima zaitezen ere. Puzgarriei, tailerrei, musikari, Pintxo solidarioari… eutsiko diegu.

Baina oraingo honetan zuen gustukoa izatea espero dugun berrikuntza handia dakarkizuegu: famili arteko pik-nikaren ordez Paellada Solidarioa izango dugu. “Paellas en Vivo – Arraun Euskadi” taldearekin egongo gara eta zuzen zuzenean haragi-paella handia prestatuko du animatzen den guztientzat.

http://paellasarrauneuskadi.webnode.es

Festaren ekintzak eta sarien banaketa amaitzerakoan jolas-tokian mahaiak apainduko ditugu goizean zehar prestatzen ikusiko dugun paella eder hori dastatzeko. Edariak eta postrerako kutixiren bat ere Pintxo-Poterako egokituta dugun eremuan erosi ahal izango ditugu.

Salneurria eta ordainketa

  • 7,00€ paella anoa (1,00€ Zaporeak Proiektuari emango zaio)
  • KUTXAko kontuaren zenbakia: ES04 2095 5009 7610 6184 7850
  • Diru-sarreran zioa: “anoen kopurua + 1. ABIZENA + 2. ABIZENA”.
  • Ordainketarako azken eguna: maiatzaren 20a.

Festaren egunean 1 txartela anoko emango zaizue ordainketaren agiria aurkeztuz.

Ekitaldi guztiak ikusi