Mintzapraktika

Map Unavailable


01/10/2017 - 22/06/2018
Egun osoa/Todo el día


Euskaraz hitz egiteko zailtasuna duten gurasoei laguntzeko ekintza bat da. Amara Berriko Guraso Elkarteak 1999-2000 ikasturtean antolatu zuen lehenengoz, Donostiako Bagera elkartearen eredua jarraituz.

Bikotetan edo talde txikitan elkartzen dira euskara ikasten ari diren aita eta amak, euskara menperatzen duten gurasoekin.
Talde bakoitzak erabakitzen du non, noiz eta zein maiztasunez elkartu euskaraz hitz egiteko. Adibidez, arratsalde batzutan parkean umeekin gaudela edo goizean, haurrak eskolan utzitakoan…

Amara Berriko ikastetxeko haurren guraso, zaintzaile edo arduraduna bazara eta euskara ikasle ala laguntzaile izan nahi baduzu, bidali mezua Amara Berriko guraso elkarteko euskera batzordearen helbide elektronikora, zure izen-deiturak, disponibilitatea eta telefonoa emanez.

Izen ematea eta informazioa: abgeuskara@gmail.com (Tel. 656754693)

Ekitaldi guztiak ikusi