Gabonetako azoka-txikia 2015

Map Unavailable


11/12/2015
5:00 pm - 7:00 pm


Jostailu bilketa eta
Gabonetako azoka-txikia 2015

GABONAZOKA 2015

Aurten ere, gure seme-alabek erabili ondoren bazterturik uzten dituzten jostailuei bizi berria emateko aukera eman nahi diegu eta, honela, beste haurrei ere lagundu.

Egoera onean dauden edozein motatako jostailuak jasoko ditugu. Behin sailkatuak balio sinbolikoa jarriko diegu, benetakoa baino askoz baxuagoa, ikastetxean azoka-txikia antolatu ahal izateko.

Jasoko dugun dirua HAZI eta IKASI taldeari emango diogu eta saldu gabe geraturiko jostailuak Bebe2i emango dizkiegu. Honek bere aldetik Gure Nahia Elkartasuna Elkartearekin harremana du.

Bilketa, bai jostailuena bai diruarena ere azaroko 30 – abenduko 4 egunen artean egingo da  Amara Berri Ikastetxean Salaberria, Olaeta eta Morlans eraikinetan  16:30etik 17:00era, eta Azoka-txikia 11 egunean (ostirala) izango da 17.00etatik 19.00 arte Olaetan.

Mila esker zuen laguntzagatik

 

Ekitaldi guztiak ikusi