Konzentrazio-deia Urbietan

Map Unavailable


21/06/2018
2:30 pm


Guraso agurgarriak:

Dakizuen bezala, 2011. urtean Donostiako Udalak eta Hezkuntza Sailak lankidetza hitzarmena sinatu zutenetik, Haurreskola (0-2 urte) eta Amara Berri ikastetxea (2-6 urte) Urbietako eraikin berean gaude.

Hasierako proiektuan, sindikatuek okupatzen duten espazioa (Urbieta-Urdaneta izkina) Haurreskolakoek erabiltzea aurreikusi zen; baina sindikatuek lokalak utzi ez zituztenez, Haurreskolako proiektua berregin behar izan zuten. Proiektu berrian, Haurreskolak behar zituen bi gela patioan eraiki zituzten, eta ondorioz, jolastokia erabat txikiagotu zen.

Haurrek jolastokiaren murrizketa pairatzen ari dira egunero.

Arazoa konpontzen ez dela ikusita, Ordezkaritza Organo Gorenak egoera plazaratzea erabaki du. Hau dela eta, ekainaren 19an, 20an eta 21ean, 14:30ean, Urbieta-Urdaneta kantoian kontzentratuko gara “Eskolako espazioa haurrentzat, ez sindikatuentzat” aldarrikatzeko.

Zarata egiteko asmotan, kaldereroetan erabiltzen ditugun zartaginak ekartzea eta parte hartzea eskatu nahi dizuegu.
Adeitasunez,

Zuzendaritza taldea

Ekitaldi guztiak ikusi