#katiuskaerronka

Map Unavailable


15/04/2016
9:00 am - 5:00 pm


desafiokatiuska

#KatiuskaErronka

Amara Berri eskolak eta Guraso Elkarteak ekimenarekin bat egiten dugu.

Horregatik datorren astean kutxa batzuk aurkituko dituzue Urbieta, Morlans, Salaberria eta Olaetako eraikinetan gure txikiek eskolan bertan bilketa egin ahal izateko.

Ahal duzun bota pare gehien ekartzera animatzen zaitugu (katiuskak, mendikoak, kirola egitekoak…), berriak edo erabilitakoak, eta oraindik hobe, barruan galtzerdiak badituzte.

+ info + #desafíokatiuska

Anima zaitez parte hartzera. Bizi garen gizartea, gure seme-alabak biziko direna, keinu txikiz eraikitzen dugu askotan.
Donostia Kulturako langile batzuen ekimen honi hainbat pertsona, erakunde eta enpresek eman diote babesa. Baina, ekimena lagundu nahi duen guztientzako irekia da. Dagoeneko bat egin dute:

Antza, Basque Lifeguards, Club Vasco de Camping, Donostia Kultura, Donostiako Museoak, Druck, DSS2016EU, Forum, Hotz Zarautz, Tabakalera, TGA, RCTSS, Zaporeak Solidarioak…

 

Ekitaldi guztiak ikusi