Kamiseta Operazioa

Map Unavailable


23/10/2015
9:00 am - 5:00 pm


KARTEL OP.KAMISETA

Guraso Elkartearen ALKARTASUNA SAILetik kanpaina solidario berria proposatu nahi dizuegu.

Oraingo honetan gure seme-alabak sartu ditugu eta egokia izango da beraiekin hitz egitea bestelako haurrak laguntzeko ditugun aukerei buruz.

Ekuatore Gineako haurrak eta nerabeak laguntzen dituen Elkarte nafar batekin harremanetan gaude. Elkarte honen helburua eskolak eta haurrentzako harrera guneak egokitzea da, bai eta baldintzak hobetzea ere. SONAGE.  http://sonage.jimdo.com/

Kanpaina sinplea da. Haurrek aukeratu behar dute gustokorik duten udako elastiko bat, gutxienez, eta eskolan eman. SONAGEk, egun, hainbat proiektu ditu martxan: elikagaiak eta funtsezko eskola-materiala bidalketa; Malaboko eta Nikueko umezurztegiko haurren denboraldiko harrerak oporrengatik edo arrazoi-medikuengatik eta, aurki, arropa edukiontzia bidaliko du, jasoko ditugun elastikoekin batera, zentro horietara ailegarazteko. 

Urriko 20 eta 23 artean Urbietako, Salaberriako, Morlansko eta Olaetako eraikin bakoitzaren sarreran kaxak jarriko ditugu ikasleek bere kamiseta(k) utz d(itz)ezan.

Mila esker laguntzeagatik!!!

Ekitaldi guztiak ikusi