IV. Azoka solidarioa

Map Unavailable


15/12/2017
Egun osoa/Todo el día


Aurten, berriro ere, IV.AZOKA SOLIDARIOA prestatzen ari gara. Oraingo honetan 5.eta 6. mailako ikasleak izango dira, planteiatu dizkiegun hiru proiektu ezagutu eta landu ondoren, dirua zein erakunderentzat izango den aukeratuko dutenak.

Azaroaren 27tik abenduaren 1erako astearen zehar ondorengoak jasoko ditugu: jostailuak, patinak, liburuak, puzzleak, txirrindak, panpinak, patineteak, musika tresnak, mahai jolasak, kontsolak… osoak eta baldintza onean daudenak, noski. Abenduaren 11-14 bitartean antolatu eta sailkatu ostean, abenduaren 15 ostiralean, Amara Berriko Ferreriaseko eraikinean IV.AZOKA SOLIDARIOA ospatuko dugu

Zuen parte hartzearekin kontatzen dugu

Gurasoak behar di tugu egun hauetarako: azaroaren 27, 28, 29 eta 30 eta abenduak 1 16:30etik 17:00etara Urbieta, Morlans, Salaberria eta Ferrerias eraikinetan utziko diren material eta jostailuak jasotzeko. Egunean, eraikineko 2-3 pertsona egotearekin nahikoa da.

Lagundu nahi baduzu, bidali whatsapp bat 688649261, edo e-posta amaraberrigurasoak@gmail.com, eta esaiguzu:
– zein egun datorkizun ondo
– zein eraikinetan.

Mila esker!

Ekitaldi guztiak ikusi