Ikasturte bukaerako festa

Map Unavailable


11/06/2016
10:00 am - 3:00 pm


AB_Jai2016 2

HELBURUA: ESKOLAKO JANTOKIA ARREGYn (Haiti)

Helburua:

Kanpaina honen helburua GKE txiki batekin lan egitea da, Lanbi Elkartearekin hain zuzen ere. Euskadin jaio zen 2008 urtean haitiar herriaren garapenerako ekintzak sustatzeko xede nagusiarekin.

http://www.lanbi.org

Honen hurrengo helburua, eta baita gurea ere, eskolako jangela txiki bat egokitzea da.

Eskolako festara hurbiltzen garen guztion artean, jangela hori sortuz joango gara, gure ekarpenekin edo eta pintxo zein poteak erosiz.

Tiketak €1 ESKOLAKO JANTOKIA

Nola lagundu:

Lagundu nahi duzuen AMARA BERRIKO guraso, ikasle, irakasle eta hurbilekoek honela egiteko aukera izango duzue:

    • Pintxoak prestatu eta ekarriz: kanapeak, banderilak, zizka-mizkak, bizkotxoak, cup cake-ak, goxoak eta era guztietako aldez aurretik prestaturiko razioak (12 gutxienez). Hauek zerbitzatzeko errazak eta erosoak izatea eskertuko dizuegu (ogiaren gainean zotzaz helduta, laukitxotan zatituta…).

    • Euro 1eko balioa duten tiketak saltokian erosiz: pintxoa edo razioa eskuratzeko.

    • Hurbiltzen garenoi zerbitzatzeko barrako txandetan parte hartuz (ordubete baina luzeagoak izango ez diren txadetan).

    • Edota ekarpen ekonomikoak eginez, tiketak erosiz baina erosteko bale moduan erabili gabe (soilik ekarpen gisa).

Zuk lagun dezakezu

Antolaketa:

Sukalde-gutiziak ekarri nahi dituzuenok eskolako jangelan utzi beharko dituzue hauek, 9.00etatik 13:00etara bitartean. Bertan, hauek antolatzeaz arduratuko diren bolondresak egongo dira.

Era berean zuen izena eskatuko dizuegu, goiz amaieran laguntzaile guztiok burutuko den opari zozketan parte hartu ahal izateko.

Saririk onena jantokia egokitzeko obra burutzeko aukera ematea izango bada ere, Donostiako hainbat entitatek, klubek eta dendek emandako oparitxo ederrak zozketatuko ditugu saioaren amaieran. Aipatutako dohaintzekin, Lanbiren aldeko eskola jangelaren proiektuarekin bat egin dute hauek ere.

Ekitaldi guztiak ikusi