Eskola-jangela eredu berri bateruntz

Map Unavailable


25/05/2017
6:00 pm - 7:00 pm


‘Gure platera gure aukera’ plataformak eskola komunitateek, lehen sektoreak eta gizarteak, oro har, eskola jangelen gaur egungo eredua aldatzeko ikusitako premiari erantzuteko xedez sorturiko ekimen bat da. Plataforma horrek azken urteetan aurrera eramandako ekimenen artean, bereziki aipatzekoa da egindako ikastetxe publikoetako jangelen egoerari buruzko azterketa. Era berean,eskola jangelen autogestiorako esperientzia pilotuak abian jarri ditu, Hezkuntza Sailaren onespenez, Bizkaiko bi ikastetxe publikotan (Markinako Bekonbenta, eta Gernikako Allende-Salazar).

Interesgarria iruditu zaizu ekimen horien berri emateko kanpaina bat egitea, eta, ildo horretatik, hiru hitzaldi antolatu ditugu, ikerketa horren datuak eta ondorioak azaltzeko. Horrekin batera, esperientzia pilotuak indarrean jarri dituzten jangelen ardura duten IGEek beren esperientziaren berri emango dute.

Maiatzan bi hitzaldi izango dira:

– Maiatzak 22, astelehena, Bergaran. Ordua: 18:00etan, Tokia: San Martin de Agirre eskolan (Boni Laskurain kalea 25, BERGARA)
– Maiatzak 25, osteguna, Donostian. Ordua: 18:00etan, Tokia: Amaraberri eskolan – Morlans eraikuntzan).
– Ekainak 13an, Zarautzen beste hitzaldi bat egongo gela jakinarizi nahi dizuegu. Honen berri aurrerago bidaliko dizuegu.

Hitzaldirako haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu, mesedez bidali email bat gutxienez bi egun lehenago abghaurtzaindegia@gmail.com helbidera.

Ekitaldi guztiak ikusi