Errefuxiatuen aldeko danborrak

Map Unavailable


19/01/2017 - 20/01/2017
Egun osoa/Todo el día


tamborrada-zaporeakDanborradak, aurten, aurpegirik solidarioena agertuko digu Union Artesanaren eta ekimen honi atxiki nahi dion ororen eskutik.

Batasun Artesanoa elkarteak Donostiako danborrada guztiei, desfilatzen aterako den partaideko euro bana (danborra, upela, edarra….) ematea proposatu du.

“1 danbor = 1 euro”

Jasotako dirua Greziako Chios irlako errefuxiatuak artatzen dituen Zaporeak Proiektuari emango zaio.

Sabores-Zaporeak Proiektua Sociedad Gastronómica Intxaurrondo Gastronomi Elkarteak sortu zuen irabazi asmorik gabeko partaide talde batengandik.

Intxaurrondoko Talde Gastronimikoa ezaguna zen herriko jaiak antolatzeagatik. Baina, pixkanaka, solidario-gastronomiko hainbat proiektuei ekin zieten. Lehenengoa Etipioan ostalaritza-eskola sortzea “errefuxiatu” hitza aipatzen ez zuen garaian. Krisia ailegatu zen baina, eta Greziari begira hasi behar izan zuten. Hortxe abiatu zuten proiektu hau bestearekin batera.

Zaporeaketik Pello Amianok, zuzendariak, GKEk 80.000,00 euro hileko aurrekontua duela azaldu du eta balorean jarri du donostiarren elkartasuna Chiosen lan-egiten duten boluntarioekiko.

Jadanik, Zaporeaken sukaldetik ia 1.700 errefuxiatu agertzen dira egunero. Intxaurrondoko Talde Gastronimikoko partaideetariko inork espero ez zuen kopurua da hau.

Honela, Amara Berri Morlans eta Amara Berri Olaeta Konpainietan izango diren gure ikasleek, Donostiako gainontzeko danborradekin bat izango dira.

Baina, Amara Berriko GE.tik zertxobait haratago joatea proposatu nahi dizuegu eta kanpaina honi denok atxikitzea eta, 20ean danborrak eta upelak kaleratzeaz gain, eskolako haur guzti-guztiek dagokien eraikuntzako jolas tokian joko dituzte.

Horretarako, bai Morlansen bai Olaetan ere, jolastokirako sarreran informazio panelak jarriko ditugu kutxatxo batekin, gurasoek, haurrek eta Amara Berriko Eskola-Elkarte osoak gure ekarpena egin ahal izateko.

Ekitaldi guztiak ikusi