Txokolatada 2018

Map Unavailable


09/02/2018
4:30 pm - 6:00 pm

No Categorías


Datorren ostiralean, otsailak 9, Inauteriak ospatuko ditugu eskolan eta ohikoa denez GE.k txokolate beroa bizkotxoekin hartzera gonbidatzen zaitu. BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGU txokolatada antolatu ahal izateko.

URBIETA,MORLANS,LOIOLA ETA OLAETA eraikinetan (Salaberriakoak Olaetara joango dira)
-Txokolatea PRESTATU o 14:30
– Lekua EGOKITU eta beharrezko materiala jarri: 14:30 Urbieta eta Loiola. 15:15 Morlans eta Olaeta
– Txokolatea BANATU: 15:00 Urbieta eta Loiola. 15:30 Morlans eta Olaeta
– Dena BILDU. 16:00 Loiola. 17:00 ainontzekoak

Lanak eta ordutegiak apuntatzen zaretenean zehaztuko dira. Laguntzera eta tarte dibertigarri bat pasatzera animatzen bazarete, WHATSAPP bat bidali 688649261 telefonora, izena, eraikina eta gustura egingo zenuten lana adieraziz.

* URBIETA: Urbietako txikiek irten baino zertxobait lehenago hartuko duten arren, 16:30tik aurrera bila doazen senideek eta zaintzaileek txokolatea izango dute. Morlansen anai-arrebak edukitzeagatik lehenago ateratzen diren haurrek beste zentro horretan hartu ahal izango dute, bai eta laguntzaileek ere, jakina.

* LOIOLA: Loiolako txikienek ere eskola-orduetan izango dituzte txokolatea eta bizkotxoa.Gurasoek eta zaintzaileek Olaetan edo Morlansen hartu ahal izango dute nahi izanez gero.

* SALABERRIA: Salaberriako ikasleek handiekin meriendatuko dute Olaetan edo, nahiago badute, Morlansen 16:30tik aurrera

* MORLANS  eta OLAETA: 16:30tik aurrera guztientzak izango da txokolatea eta 18:00 arte ordu honetan patioak itxiko baitira.

Ekitaldi guztiak ikusi