Amara Berriko 30. Krosa

Map Unavailable


11/03/2018
10:30 am - 2:00 pm


Datorren martxoaren 11n, Amara Berriko 30. Krosa egingo dugu goizeko 10:30etik aurrera, Anoetako Mini Estadioan. Zuen seme-alabek parte hartu ahal izateko, nahikoa izango da beraien Gorputz Heziketako irakasleari izena ematea. Aurreko urteetan bezala, gurasoek ere parte har dezakezue Krosean.

Izena emateko Fernando Artolari, kirol koordinatzaileari, telefonoz deitu (943 45 65 54) edo posta elektronikoa bidali. kirolak@hezkuntza.net

Aurreko urteetako esperientzian oinarrituta, ezinbestekotzat jotzen dugu guraso-talde baten laguntza, bai aldez aurreko antolakuntzan bai krosaren egunean. Kirol jardunaldi atsegina igaroko duzuelakoan.

Amara Berriko 30.Krosako programa (PDF, 538 kb.)

Ekitaldi guztiak ikusi