Txangoa | Excursión ARALAR AUZA GAZTELU

Map Unavailable


07/06/2015
Egun osoa/Todo el día


Ekainaren 7rako, igandea, 6. irtenaldia proposatu nahi dizuegu. 2014-2015 ikasturte honetako azken irtenaldia izango da eta Larraitzetik Zaldibiarainoko ibilaldia izango da Auza Gaztelu gaina igoz (904 m) Goierriren eta Gipuzkoaren ikuste ikaragarriak gozatzeko.

Larraitzaino (409 msnm) hitzarturiko autobusa(e)z joango gara prestatu dugun ibilaldiari ekiteko. Hainbat ordu beranduxeago autobus horr(ri)ek hartuko gaitu(zt)elarik Zaldibian (165 msnm).

Hasiera Txindokirako ohiko igoerarekin bat dator, gero eskubira joateko, Aralaren bazterretik Errekonta muinoraino. Hortik Auza Gazteluko gailurrera (904 m) igoko gara. Bertan, eta aintzineko zelatari-postua izanik, Gaztelaren eta Nafarroaren erresumen arteko gotorlekua, XIII. mendeko eraikuntzaren hondakinak ikus ahal izango ditugu. Gero Zaldibiraino jaisten hasiko gara jaitsieraren erdialdian geldituko garelarik bazkaltzeko.

6 urtetik gorako haurrentzak gomendatua.

informazioa ikusi

Ekitaldi guztiak ikusi