2017-18 Euskara ikastaroak

Euskara Zerbitzuak 2017-2018 ikasturtean ere gurasoentzako ikastaro bereziak bultzatzen eta laguntzen jarraitu nahi du, HABEren, Donostiako euskaltegien eta ikastetxeen lankidetzarekin.

  • Helburua: guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea, eta guraso euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea.
  • Norentzat: ikastetxeko haurren guraso, zaintzaile eta arduradunentzat.
  • Iraupena: 60 ordu, urria – maiatza.
  • Erritmoa: 2/3 ordu astean.
  • Ordutegia: interesatuen arabera.
  • Taldeak: 9-15 ikasle.
  • Ikastaroaren prezioa: 60 €
  • Tokia: Amara Berri AEK euskaltegian.

Interesaturik bazaudete, bidali zuen IZEN, TELFONO eta E-MAILA helbide elektroniko honetara:
abgeuskara@gmail.com

Izena emateko epea: urriaren 4a.