Zer da?
Gure taldearen helburua eguneroko bizitzako esparru guztietan (eta bereziki eskola eremuan) euskaraz bizi ahal izatea da.
Horretarako, Guraso Elkarte, Eskola, auzoetako Euskara Batzorde eta eragile ezberdinekin elkarlanean gabiltza, guztion parte hartzea bilatuz.
Urtean zehar garatzen ditugun ekintza nagusiak honako hauek dira:
- Euskara ikasteko helburua dutenak: euskara ikastaroak eta Mintzalaguna programa.
- Gaian sakontzeko eta hausnartzeko helburuarekin: hitzaldiak, formakuntza saioak, mintegiak…
- Beste eragileek sustatzen dituzten ekimenak gurera ekarri eta lantzeko helburuarekin: Euskararen eguna, Euskaraldia, Korrika, Haurren aurrean helduok heldu… bezalakoekin bat egin, eskola girotu, ekintzak sustatu…
- Jangelako eta kirol ekintzetako begiraleekin motibazio saioak burutu.
- Eskolako zuzendaritzarekin elkarlana.
- Euskararen erabilera eskolaz kanpo sustatzeko: auzoetan burutzen diren ekintzak, Parketarrak… bezalako ekimenen informazioa zabaldu.
- Euskal kultura ezagutarazi eta zabaltzeko ekintzak.