Zer da?
Amara Berri Guraso Elkartean kudeaketa parte-hartzailea sustatzen dugu, eskola ingurunera hurbiltzen dugu eta familiei aholkularitza ematen diegu. Horretarako, jarduera anitzak antolatzen ditugu ikasturte osoan zehar eremu ludiko eta didaktikora bideratuak, non txikienek bai eskolako zuzendaritzak parte-hartzen duten. Horiek disfrutatzera baita horien prozesuen une desberdinetan parte hartu eta laguntzera animatu nahi zaituztegu.
Balioak
● Euskara
● Parte-hartzea
● Justizia (feminista, antiarrazista eta ekologista)
● Askatasuna
● Gizarte elkartasuna
Elkartearen balioak errespetatu eta sustatu egin behar dira bertan egiten diren ekimen guztietan, era berean, funtsezko elementu izango dira Batzar Nagusian, Zuzendaritza Batzordean eta gainontzeko batzordeetan hartzen diren erabakietan.
BATZORDEAK
Batzordeak hezkuntza komunitatearen barruan dauden pertsona taldeak dira bildu egiten direnak ikastetxeari eragiten dioten hainbat gaien inguruan erabaki, pentsatu, konpondu, baloratu, hausnartu, edo diseinatzeko. Sortzen diren batzordeak Zuzendaritza Batzordeak onartu behar ditu eta sortzen diren beharren arabera sortuko dira.
Gaur dauden batzordeak azken antolaketa prozesuan ezarri zirenak dira eta sor daitezkeen batzorde berriak zein azpibatzordeak, sortzen diren beharren araberakoak, horien barruan txertatuko dira. Egitura hau webgunean egongo da bazkideek kontsultatu ahal izateko.
AMPA AMARA BERRIko batzordeak honako hauek dira: Euskara batzordea, Kudeaketa batzordea, Elkartasuna batzordea, Zerbitzuak batzordea eta Festak batzordea.
ZUZENDARITZA BATZORDEA
PRESIDENTEA: Larraitz Irigoyen Zalla
PRESIDENTEORDEA: Marta Higuera Perez-Mallaina
IDAZKARIA: Ainhoa Mugica Soler
DIRUZAINA: Maider Moreiro Olondris
BOKALA: Cesar Ulises Flores
BOKALA: Eider Etxeberria Ruiz
BOKALA: Jon de la Calle Grijalba
BOKALA: Lorena Orozko Andonegi
BOKALA: Fernando Vera Moreno
BOKALA: Nagore Zabalo Paule
BOKALA: Eider Berridi Aguirre
BOKALA: Gaizka Azkona Cueva
BOKALA: Gurutze Aizpurua Falcón
BOKALA: Ángel Lava Valiente
PARTE-HARTZEA
Informaziorako sarbidea:
Bazkide orok dauka AMPAri dagokion edozein gairi buruzko informaziorako sarbiderako eskubidea. Webgune hau eguneratua edukitzea eta bestelako komunikazio kanalen bidez ere inforkmazioa zabaltzea izango da Batzordearen funtzio nagusietako bat. Informazio hau jasotzeko bazkideak webgune honetan eskuragarri dagoen galdetegia bete beharko du.
Batzarrean parte-hartzea:
Batzar Nagusia bazkide guztion adierazpen organoa da. AMPAren funtsezko helburuetako bat guraso eta tutoreen parte-hartzea sustatzea da, beraz ahalik eta hedapen handiena emango zaizkio deialdiei eta aktiboki sustatuko da bileretan zenbat eta bazkide gehien egotea.
Parte-hartzea batzordeetan:
- Batzorde bakoitzak, gutxienez, ordezkari bat edukiko du Zuzendaritza Batzordean eta batzorde horri egokitzen zaizkion gaiak lantzen diren bileretara joan beharko du.
- Batzordeen kudeaketa dinamiketan parte-hartzeko inprimakia bete beharko da parte-hartzailearen seme-alaben datuekin lehen bilera baino hiru egun lehenago. Parte-hartzaileren batek 4 hilabete baino gehiago igarotzen baditu ekarpenik egin gabe berriro bete beharko du inprimakia parte-hatu nahi badu.
- Edozein bazkidek lagundu dezake unean-unean batzordeen jarduera ezberdinetan, horretarako webgune honetan dagoen inprimakiaren bitartez egin behar da eskaria.
- Batzorde bakoitzeko ordezkarien ardura da batzorde horren parte-hartzaileen errolda zein den jakitea.
Parte-hartzea Zuzendaritza Batzordean:
- Batzarrak bazkide guztiei irekita daude eta AMPAko idazkariari bertaratuko zarela jakinarazita hartu dezakezu parte, batzarra baino hiru egun lehenago egin behar da. Parte-hartzaileek Zuzendaritza Batzordeak hartu behar dituen erabakien inguruan iritzia eman edo ekarpenak egin ditzakete, baina ezin izango dute batzarrak izendatutako kideen bozketa prozesuan eragin.
- Batzarretan aldian-aldian parte-hartzeko parte-hartzailearen eta bere seme-alaben datuak jasoko dituen inprimakia bete behar da bere lehen bilera baino lehen. Parte-hartzaileren batek 4 hilabete baino gehiago iragaten baditu ekarpenik egin gabe berriro bete beharko du inprimakia parte-hartzeko.