Kaixo kaixo!! aurten ere bertan dugu AMARA BERRIKO EGUNA, urriaren 19ean, larunbata goizean zehar Armerias plazan ospatuko da. Gu guraso elkarte bezala beste elkarteekin batera bertan egongo gara. Elkar ezagutzeko eta auzoko elkarte berrien berri izateko ospatuko den festa honetara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu. Gainera gure seme-alabentzat eta guretzat ikuskizun eta ekintza ezberdinak egongo dira, puzgarriak, jolasak, magoa, musika, pintxoak eta beste hainbat gauza.

ANIMATU!