Zer da?

Eskolaz kanpoko jarduerak ikasleen eskola ordutegitik kanpo antolatzen dira eta batez ere kirola egitera eta kulturarekin lotuta dauden jarduerak egitera daude bideratuta, nahiz eta arte eta zientzia ere gure hezkuntza komunitatearentzako intereseko arloak diren.
Eskola kirolaren helburuak jarduera fisikoa eta osasuna sustatzea dira, kirol trebetasunak eta balioak garatzea, talde lana eta lankidetza sustatzea eta lehia osasungarria eta bidezkoa sustatzea bertan parte hartzen duten pertsona guztien artean. Horrek guztiak pertsonen garapen integralean eta bizimodu osasungarri eta aktiboa sustatzen lagundu nahi du, kirol espezializazioa gerorako utziz eta ikasleei kirol eskaintza anitza eskuratzeko aukerak handituz, Amara Berri Ikastetxeko familia guztientzat eskuragarriak diren baldintza ekonomikoetan.

Eskaintzen diren kultura jarduerak euskal kultura sustatzera bideratuta daude, eta ahal den neurrian jarduera artistikoak eta zientifikoak sustatzen dira.
Jarduera hauetan parte hartzea borondatezkoa da baina ikasleen konpromiso maila bat eskatzen dute asistentziari dagokionean.
Eskolaz kanpoko jarduerak batez ere Ferrerias eta Morlanseko eraikinetan egiten dira, baita Anoetako udal kirol instalazioetan (Paco Yoldi igerilekua, Balda Frontoia, Carmelo Balda Polikiroldegia eta Josean Gasca Polikiroldegia).